Barazki eta azukrea, behar bada inoiz imajinatu ez duzun nahasketa bat da, baina onera harrituko zaituena. Entsaladak, haragiak, arraiak, gaztak... laguntzeko ezin hobeak. Gure baratzeko barazkiekin eta kanaberazko azukre ekologikoarekin eginak. Kontserbatzaile kimikorik gabeak.
Gure baratzean heldutasun maila ezin hobean jasotako eta egunean bertan ekoiztu eta ontziratutako barazkiekin eginak.
Batzuk naturalean, zure puntu pertsonala eman diezaiezun; eta beste batzuk gatz gutxi eta maitasun handiarekin sukaldatuak, berotu eta plater samur eta osasuntsu bat jateko modukoak.
%70a baino gehiagoko frutarekin eta kanaberazko azukre ekologikoarekin eginiko marmelada naturalak. Fruituek ez dute substantzia toxikorik, pestizidarik erabiltzen ez duen nekazaritza arduratsu batetik datoz eta. Eguna gogotsu eta energiarekin hasteko gosari baterako.