OnEin kontserbak

OnEin kontserbak

::

 Berriak

Gure saltsa berria.

Saltsa begano berria

Prest dago nire produktu berria, boloñar saltsa beganoa

2020-05-04  |  Saltsa boloñar beganoa da, hau da, ez du animalia-jatorriko osagairik, eta haragi xehatua emulatzeko soja testurizatua erabili dut.

Euskal Herriko (nire eskualdeko) sukaldaritza-kulturan ez dugu jaki oso espeziatuak kontsumitzeko ohiturarik, eta horregatik garatu dudan saltsa hau, oreganoa eta piperbeltz beltza dituen arren, leuna eta arina da. Zapore indartsuenak maite dituztenentzat platerari nahi dena eransteko aukera beti egongo da.

Nik piperbeltz beltz ehotu berria gehitzen dut platerean, eta Zitueneko nire lagunena bezalako pasta artisau on bat. Gustukoa izatea espero dut!