OnEin kontserbak

OnEin kontserbak

::

 Enpresa

OnEin kontserbak OnEin kontserbak OnEin kontserbak OnEin kontserbak OnEin kontserbak OnEin kontserbak

OnEin kontserbak

Telleri etxean kokatua dago. Hernaniko Martindegi auzoan. Bertan, marmelada eta barazki kontserba ekologiko eta artisauak egiten ditugu.
Etor zaitez gu ezagutzera!



Gure historia

Gure proiektuaren hazia 1992. urtean erein genuen, amonaren baserrian negutegi batzuk jarri genituenean eta baratza lantzen hasi ginenean. Freskoan kontsumitzeko garaian suertatzen ziren gain-produkzioekin, urte osoan zehar kontsumitzeko kontserbak egiten genituen.

2011. urtean, baserria berreraiki genuen gure etxebizitza bihurtzeko eta, honekin batera, lurrak eskaintzen dizkigun baliabideak erabiltzeko proiektu bat garatzen hasi ginen. Bestalde, ideia egokia iruditu zitzaigun kontsumitzaileei orain arte guretzako egiten genituen kontserbak eskaintzea. Azkenean, ereindako haziak ernatu egin zuen 2015ean OnEin Kontserbak sortuz.



Zergatik ekologikoa?

Barazki eta fruitu ekologikoen produkzioa ingurumenarekin errespetuzkoa da. Pestizida sintetikoen erabilpen ezak ekosistemak babesten ditu eta ongarri naturalen erabilpen ezak ekosistemak babesten ditu eta ongarri naturalen erabilpenak lurraren eta atmosferaren kutsadura ekiditen du.

Nekazaritza ekologikoak nekazariarekin, kontsumitzailearekin eta Lurrarekin bidezkoagoa den elikadura eredu baten alde egiten du. Elikagai ekologikoek mantenugai kopuru handiagoak dituzte eta kontsumo arduratsua denon gauza da, apuntatuko zara?

Produkzio ekologikoa ziurtatzen gaituen kontrol organismoa Eneek da eta gure operatzailea, berriz, 2025.


Gure filosofia

Gure produktuen osagaiak ekologikoak eta sasoikoak dira, gure baratzekoak edo inguruko beste ustiategietakoak, posiblea den heinean. Zuzenean egiten dugu lan ekoizleekin, bitartekariak ekidinez. Gure kontserbagarriak, berriz, azukre, gatza eta limoia dira.

Gure ontziek beharrezkoak ez diren eta zaborra sortzen dituzten elementuak ekiditen dituzte; artisau kontserba dela sinbolizatzen duen telazko tapakia, adibidez. Birziklagarriak diren beiraz sortuak (edukiontzi berdea) eta tapak (edukiontzi horia) ez du Bisfenolik.

Bestalde, sukaldean sortzen diren barazki eta fruitu hondakinak (azalak, nagusiki) etxeko baratzean erabiltzen dugun konposta egiteko aprobetxatzen ditugu.