OnEin kontserbak

OnEin kontserbak

::

 Zerbitzuak

Salmenta puntuak

OnEin Kontserbaken,

gure errezeta propioarekin ekoizteaz gain, beste proposamen batzuk ere baditugu:



Enkarguz egindako kontserbak

Proiektuaren hasieratik pentsatu genuen gure instalazioak beste produktore txikientzako erabilgarriak izan zitezkeela, haien soberakinekin haien kontserbak egiteko.

Horregatik, gure inguruko kontsumo taldeekin lan egin dugu honezkero; haien soberakinak aprobetxatu ahal izan dituzte, eta haien baratzak produkzio txikia zuenean kontserba seguruak banatu ahal izan dituzte.

Kontserbak egin behar dituzu eta ez duzu instalazio egokirik horretarako? Jarri gurekin harremanetan eta denon artean posible egingo dugu.



Kontserbak egiteko ikastaroak

Marmeladak eta barazki kontserbak egiteko ikastaroak antolatzen ditugu. Heldu, gazte zein haurrentzat. Ikastaro laburrak dira, eta talde txikientzako diseinatuak. Zure kontserbak egiten ikasi nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan eta datozen ikastaroen berri emango dizugu.


Ostalaritzarako formatuak

Dagoeneko ostalaritzarako eskaintzen ditugun formatuez gain, beste produktu batzuk egin ditzakegu eskaripean.

Kontserba begetal baten bila zabiltza eta ez duzu aurkitzen? Deituiguzu!


Oparirako dastatzeko sortak

Gure zapore guztien artean aukeratzeko hiru produktuen sortak. 106ml-tako formatuko fruituen marmeladekin zein azukrerik gabeko marmelada edo barazkien marmeladekin osatu daitezke.